XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, hau eginez, gastuak eta kalteak egin dituenak izango du erantzunkizuna.

Protestapena, ordainketaren edo onartzearen ezezkoa gertatzen den hurrengo egunean egin behar izaten da notario baten aurrean.

Notarioak igorpenduari bere betebeharrak ikuseraziko dizkio eta, honen ezean, bere menpe daudenei, senideei edo auzokideei aditzera emango dizkie.

Denbora zehar, eratuz joan den ohiturari esker, letra-igorleek gasturik gabe delako klausula erabili ohi dute, bezero onei mesede egiteagatik; honela, efektua onartzen edo ordaintzen ez bada, ez da protestatuko ere.

Gasturik gabeko klausula honek ez du legearen aurrean inolako baliorik; bankuek, horregatik, efektuak deskontatzerakoan aurreratu zuten dirua berreskuratzeko ziurtasun osoa daukatenean bakarrik erabili ohi dute.

11.7. ERRESAKA-LETRA.

Ordaindu gabeko eta behar den bezala protestatutako letra baten edukitzaileak letra horren diru-kopurua eta sortu dituen gastuak bereganatzeko eskubidea dauka.

Horretarako, igorpenduari erresaka izeneko letra berri bat bidaltzen zaio, bere idatzizkoa zera izanik: letraren diru-kopurua, protestapenaren gastuak eta, azkenik, erresakaren negoziazio berriaren kaltea.

Erresaka-letra erresakarekin batera datorren papera da.

Honetan eragiketa zehaztu egiten da eta likidoa, protestatutako letraren idatzizkoa dela, ikus daiteke.

Erresakako idatzizkoa. Erresakaren idatzizkoa ondokoak osatzen du: 1.- Protestatutako efektuaren idatzizkoa.

2.- Protestapenaren gastuak.

3.- Gastu finkoak.

4.- Komisioa.

5.- Artesaria.

6.- Erresakaren kaltea (Banka-komisioa).

7.- I.T.E. (kaltearen gain doa).